martes, 25 de abril de 2017

Eskola laikoa?... Europan bezala.



Orain dela gutxi LOMCEren aurkako dokumentu bat argitaratu dute. Dokumentu osoa baloratzen hasi beharrean, alor batzuetan ados egon gaitezkeenarekin, BAGARA familia elkarteak gure desadostasun osoa adierazi nahi dugu “ESKOLA LAIKOA”aren ondorengo epigrafean agertzen denarekin. Puntu honetan gizarte-eragile hauek azaltzen dute, berriro, hezkuntzaren eta gizartearen ikuskera laizista.

Baieztatzen dute LOMCEk Erlijio irakasgaia ebaluatzeko ikasgaia bezala dagoela. Horrela da. Erlijio ikasgaia betidanik izan da ikasgai ebaluatzekoa. Eta, hain zuzen, LOMCEn horrela jarraitzen du. Legearen arabera ezin da beste era batean izan, Erlijio irakasgaiak edozein irakasgai bezalako tratamendua izan behar baitu eta. Arrazoi berberarengatik, ebaluatuaz batera, eskola ordutegiaren barnean egon behar du, eta ez “eskola ordutegitik kanpo”, giza eragile hauek proposatzen duten bezala.
Baita ere, adierazten dute Erlijioaren alternatiba, Gizarte eta Hiritar baloreak, sortzen direla Erlijioaren presentzia justifikatzeko. Ba… ez!. Erlijio irakasgaiaren  presentzia eskolan bi elementuen bat egitearen alorretik dator: Alde batetik, gurasoen eskubidea seme alaben heziketa aukeratzen duten balore eta kreentzietan izatea eta, bestetik, Eskola delako gizarteak onartu duen  toki pribilegiatua  gure seme alaben heziketarako. Horregatik, legaren arabera Erlijioa Eskolan egon behar da. Horregatik gertatzen da horrela Europan ere.
Europan Erlijio irakasgaia presente dago ia herrialde guztietan (Finlandian, Suedian eta Holandan esaterako, nazio hauetan hezkuntza maila eszelentzia bezala onartua dagoen). Irakasgai hau ikasketa egitasmoan presente ez dagoen kasu bakarra Frantzia da (eta ez Frantzia osoan, eskualde batzuetan onartzen da eta). Nazio batzuetan irakasgaia derrigorrezkoa da (Alemania, Finlandia,…) eta beste batzuetan aukerakoa (Espainia, Belgika,…) Hauetan Erlijio irakasgaiaren alternatiba agertzen da beti. Badaude nazio batzuk lege oinarria erlijioaren ikaskuntza eskolan egoteko konfesio erlijiosoekin akordioak eta hitzarmenak dira (Espainia, Lituania, Kroazia…); beste herrialde batzuetan berriz, Konstituzio berbera da (Dinamarka, Luxenburgo, Holanda…); eta beste batzuetan hezkuntza legeak dira, horrela onartzen baitute.
Eragile hauetatik ulertzen da “baloreetan hezkuntza, ikasleria guztiarentzat ikasketa komuna dela kreentzia pertsonaletatik aparte (beltzatua gurea da la )”. Horrela ulertzeko askatasun osoa dute, eta hori lortzeko, legerian aldaketak proposatzeko ere, dauden prozedimenduak jarraituz. Baina aukera ideologiko batetik datorren ideia hau, posible diren bat baino ez da, eta non esaten den Eskolan bakarrik komunak diren baloreak egon behar diren.  Noski, aukera ideologiko honek, gizarte guztiarentzat komunak diren baloreen heziketara mugatzen duten hezkuntza, Eskolatik at exijitzen du balore erlijiosoak eta, horregatik, Erlijioaren irakaskuntza ere, ikasleriak ez duelako zertan konpartitu erlijio balore berdinak.
Baieztatu genezake, ez erratzeko moduan, eragile hauen aukera ideologikoak heziketa uniformatzailearen alde egiten duela. Tolerantziaren eta inklusiboaren izenean, ez du onartzen baloreen arteko ezberdintasuna eta Eskola Publikoaren , esparru komun batetik beraiekin bat ez datorren hezkuntza ikuskerak kanporatu nahi dituzte. Beste era batean esanda, Eskola Publiko laizistaren eredua defendatzen dute eta baztertzailea, hau da, eskola bat non Estatuak inposatzen duen hezkuntza ideologia jakin baten alorretik, beraiena.
Gure aukera, gaur egungo legeriak babesten duena, gurasoen seme alabentzat  nahi duten heziketa aukeratzeko duten askatasunetik dator. Bai hezkuntza agintariak eta bai Eskola Publikoak eskubide hau zaindu behar dutenak dira. Gainera, ikasle guztiek gizarteak konbibentziarako oinarrizkotzat onartzen dituen balore komunetan hezituak izatea bermatu behar du (eta honetan eragile hauekin ados gaude). Baina, balore komun hauetan hezituak izateko derrigortasunak ez du esan nahi komunak ez diren baloreak kentzerik. Eskola Publikoak gizakiaren garapen osorako garrantzitsuak diren balore guztiak egotea defendatzen dugu. Hauen artean, balore erlijioso eta moralak daude. Benetako Estatu laikoak (ez laizistak) edo akonfesionalak, ideologiko aukerarik ez duena egiten, bermatu egin behar du. Eta egitean, tolerantziarako baldintza onuragarriak sortzen ari da gure seme alabetan. Zer nolako ariketa horretarako ideologi edo/eta erlijio ezberdinetatik datozen neska mutilen arteko elkarbizitza? Noski, ulertzen eta onartzen dugu beste erabateko hezkuntza nahi duten gurasoak egotea. Horregatik, Erlijioko klaseak ez dira derrigorrezkoak guztientzat, aukeran ematen da eta nahi dutenak, era askean, ikasten dute.
BAGARA GURASO ELKARTEA
ASOCIACIÓN FAMILIAR BAGARA
bagaraelkartea1@yahoo.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Internacional de la Educacion